XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bidaia musikala munduan zehar

FAR WEST famatuko cowboy batekin elkartzeko aukera eman zaigu.

Eta halaxe da, sekulako kantariak dira.

Orpo-punta, orpo-punta dantzatuz igaro dugu fantasiazko gau musikala BANJO izeneko kitarra bereziaren babesean.

Itsasoz joan beharra izan dugu Tahiti delako uhartera.

Eta urrutitik heldu zaizkigu belarrietara munduko musikarik eztitsuenak.

Itsasertzeko hondartza ukitu bezain pronto tahitiarrak hurbildu zaizkigu eta halaxe gaude: lepotik zintzilik loresortak ditugula.

Eta egia da: han bizi eta derrigorrez hilezkortasunean sinetsi behar.

Huraxe paradisua!

Guztiok pozik eta bikain.

TITIKAKA lakuaren ertzetan kainabera erruz sortzen da.

Eta honelako materiala eskuetan izanik, ulergarria da hainbeste eratako xirulak sortzea eta ukaezinezko trebetasuna lortzea.

Motxilan eskolako xirula eraman genuen eta gailurrez gailur Andeak igaro ditugu.

Atsedenaldi luze batean aimara eta ketxua herri zaharretako biztanleekin topo egin eta gaupasa zoragarriak bizi ahal izan ditugu, kantuan, xirula joz eta ilargiari begira.

Gerriko minez dagoenak Kariben aurkituko du erremediorik onena.

Han izan gara eta halako erlaxamendurik...

Lana egiteko gogo guztiak joan zaizkigu: dantzan egin, kantuan segi eta goxo-goxo, lagun artean, eguzkia hartu.

Kultur mailako ibilaldi hau dela eta, bertan Ihauteriak izanik, ezin Brasilgo Rio de Janeiro ezagutu gabe egon.

SAMBA erritmoaren eraginera mugituz, plazatik hasi eta bukaezinezko errepideetan zehar ibili gara egun osoan.

Entzunaldiaren arabera emanaldien zerrenda zainduz, batetik bostera zenbatu behar dira musikarien irudiak.